ZAPATAK JARRI DU ERRITMOA GETXOKO TENIS TORNEOAN

Bernabe Zapata campeón en GetxoBernabé Zapata (370 ATP) valentziarrak irabazi du arratsalde honetan XXVII. Nazioarteko Getxoko Tenis Torneoa, RC Jolasetan ospaturiko finalean bere herrikidea den Carlos Taberner-i (303 ATP) irabazita. Partidu oso berdindua izan da, emaitza 6-3, 3-6 eta 6-3koa izan da, guztira bostehun zaletu baino gehiago izan zirelarik, estatuko bi promesa hauetaz gozatzen.

20 urteko tenislariak gehiago asmatu du momentu erabakigarrienetan eta pasa den astean Bakioko Open Kiroletan finalerdietaraino iritsi ondoren, garaipen batekin eman dio amaiera Euskal Bira honi. Lorturiko puntuei esker top 300-a hurbil izango du Munduko ATP sailkapenean.

Lehendabiziko jokoetan agerian geratu da lagunak diren tenislari bien arteko berdintasun. Finaleko tentsioak sakena normalean baino huts egite gehiago izatea eragin die. 3-3koa Zapatak zuzenekoa sartu duenean hautsi da, hiru joko jarraian irabaziz, momento erabakigarrieneatn asmatuz eta horrela lehendabiziko mangan 6-3 nagusituz.

Partiduak berdin jarraitu su bigarren seteko hasieran. Zapata 3-1 jarri da aurretik berahala. Baina Tabernetek ez du amore eman eta egoerari vuelta eman dio, hurrengo bost jokoak jarraian lortuz eta seta 6-3 irabaziz.

Dena erabakitzeko zegoen eta momento horretan Zapatak egoera hobeto irakurri du eta mometu erabakigarrienetan hobeto egon da, horrela garaipena loryu duelarik.

“Uste dut paridu ona egin dudala, eta oso pozik nago txapelketa osoa nola joan den ikusita. Taberner, Martinez-Portero eta Samper-Montana bezelako jokalari onen aurka sendotasuna erakutsi dut. Orain bi aste Alemanian lorturiko garaipenaren ondoren zentzazio onak ditut eta pausoz pauso aurrerantz jarraitu nahi dut. Taberner lagun mina dut eta torneo oso ona egin du. Zaletuei asko gozarazi diegu. Biok motibazio handiarekin irten gara, bertaratutakoei gozarazteko asmoz” adierazi du.

Gauzak horrela Bernabé Zapatak Rocardo Ojedaren lekukoa artu du, eta ihazko otsailean Conchita Martinezek Krozaziaren aurka Davis Kopa lehiatzeko Feliciano López, Marc López, Roberto Bautista eta Pablo Carreñorekin batera 5. Gizon bezala hautatua izan ondoren, urte ona kontsolidatuz jarraitzen du.