BUZARNESCU, TENISAREN ERREGINA GETXON

Final femenina GetxoMihaea Burzarnescu (213 WTA) errumaniarrak irabazi du eguerdi honetan XXVII.Getxoko Nazioarteko Tenis Txapelketa Rc Jolasetan ospaturiko finalean Renata Zarazúari (293) 4-6,6-2 eta 6-1 irabazi ondoren. Partiduaren iraupena ordu bat eta 15 minutukoa izan da.

29 urteko Bucaresteko tenislaria aurkaria baino gehiago izan da, hasieratik amaierara dominatuz. Errumaniarrak argi utzi du Futures zirkuituko jokalari onenetarikoa izatearen zergatia, non oraintsu’60.000$’ mailako bi txapelketa irabazi dituen Hungarian eta Turkian.

Hasieratik Europearrak partiduko erritmoa ezarri zuen, sakearekin min asko egin eta 3-0ekoa ezarriz. Mexikarrak 3-2ra hurbiltzea lortu zuen baina hortik aurrera Buzarnescuk berea eman eta aurkariari aukerarik gabe utzi zion.

Bigarren seta berdinduago hasi zen, bina berdinduta egon zirelarik. Hortik aurrera Errumaniarrak berriz ere berea eman eta hurrengo 4 jokoak errenkadan lortu zituen Getxoko Aixerrota errotaren erreplika lortuz.

“Oso pozik nago, torneo osoan zehar maila ona eman dut. Bi urte eta erdiz lesionatua izan ondoren oso gustora aurkitzen naiz. Garaipen honekin US Openean izango naiz eta borrokan jarraitzeko indarrekin aurkitzen naiz. Gaur partidua dominatu dudala uste dut, hasieratik garaipena lortzeko mentalizatu naiz” adierazi du Buzarnescuk Gaztelera bikain batean.

Gauzak horrela Buzarnescuk Jessika Ponchet Frantziarra ordezkatu du eta Munduko top 200an jarraitzen du, torneo honetatik pasa diren Garbiñe Muguruza, Carla Suarez, Vivi Ruano edo Gala León tenislariek bezala.