BUZARNESCU-ZARAZÚA ETA TABERNER-ZAPATA; GETXOKO NAZIOARTEKO TENIS TXAPELKETAREN FINALAK

ZaraBihar, larunbata, RC Jolasetan ospatzen ari den Getxoko Nazioarteko Tenis Torneoaren finalak ospatuko dira. Lehiaketa hau nazioarteko WTA eta ATP rankingetarako baliogarria da. 11:30etan Mihaela Buzarnescu (213 WTA) errumaniarrak eta Renata Zarazúa (293)mexikarraren arteko finala ospatuko da eta 18:00etan Carlos Taberner (303 ATP) eta Bernabé Zapata (370) Valentziarren artekoa.

Emakumezko finalean, beraien herrialdeekin Federazio Kopa jokatzera ohituak dauden bi jokalari izango dira aurrez aurre,hori bai, biak belaunaldi desberdinetakoak. Alde batetik Buzarnescu errumaniarra dugu, WTAko 213. postuan dagoena. Nazioarteko zirkuituan urte asko dabilena. Bucaresten jaioa da eta bere tenisarekin nagusitzen saiatuko da. Bere jokoari esker “top 100”etik hurbil izan da zenbait aldiz. 17 Futures titulu lortu ditu, horietariko bi denboraldi honetan.

Aurrean Renata Zarazúa mexikarra izango du. 19 urte ditu eta nazioarteko rankingean 291. Postuan dago. Final honetara torneoko serie buru batzuk kanporatuz iritsi da, besteak beste Bara(202) errumaniarra,

Glushko (234)israeldarra edo o Andrianjafitrimo (261) frantziarra. Aipatzekoa jokaturiko set guztiak irabazi dituela. Fisikoki errekurtso asko dituen jokalaria da, pistako alde guztietan ondo moldatzen delarik. “ Pista hau asko gustatzen zait eta oso pozik nago egiten ari naizen torneoarekin. Biharko oso zentsazio onak ditut”, adierazi zuen.

Finalera iristeko, Buzarnescuk Olga Saez Madrildarra kanporatu bi setetan ordu eta erdiko iraupenarekin. Mexikarrak ia 3 ordu behar izan zituen bere partidua 7-5,2-6 eta 6-3 irabazteko.

TABERNER - ZAPATA, ESPAINAIKO PROMESEN ARTEKO NORGEHIAGOKA

Gizonezko finala Bernabé Zapata (370 ATP) eta Carlos Taberner (303) Valentziarrek jokatuko dute. Jokalari biak 97ko belaunaldi bikainekoak dira. Espainiako tenisaren promesak dira eta torneo honen ondoren munduko rankineko “top 300”aren azpitik kokatuko dira. Jokalari biek oso ondo ezagutzen dute elkar eta ikusteke dago bietako zeinek jarriko duen erritmoa partidua bere aldera ekartzeko.

Zapata oso ondo aritu izan da aste osoan zehar RC Jolasetako lur gainean eta finalerako sailkapena faborito batzuk kanporatuta iritsi da. Gaurko finalerdietan Jordi Samper-Montanari (300) 6-4 eta 6-0 irabazita sailkatu da eta atzokoan Pedro Martínez Porterori (295). Orain bi aste Kaltenkircheneko Futuresa irabazi eta Bakioko finalaren atean geratu ondoren, denboraldiko bigarren titulua lortu nahi du Getxon.

Carlos Tabernerren aurka ez du erraz izango. Jokalari biek askotan jokatu dute elkarren aurka eta aurten Cornelláko Futureseko final laurdenetan nagusitu zitzaion 7-5 bikoitzarekin. Taberner Getxoko torneotik erretiratu beharrean izan zen orain dela bi urte lesio baten ondorioz eta aurten arantzatxoa kendu eta “Aixerrota” erreplika bereganatu nahi du.

Orain hiru urte, Martinez-Portero eta Jaume Munarrekin batera, taldekako Europako Txapelketa irabazi zuen Tabernerrek, Ivan Gakhov errusiarrari irabazi zion final laurdenetan 6-2 eta 4-.. Errusiarra erretiratu beharrean izan zen arazo fisikoen ondorioz, baina valentziarrak hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen.