GHAKOVEK OJEDA KANPORATU DU ETA “AIXERROTA” TROFEOA LORTZEKO BORROKA IREKIA IKUSTEN DA

Taberner 1Gizonezkoen finalerdietan Samper-Montana vs Zapata eta Ghakov vs Carlos Taberner izango dira.
Emakumezkoen finalerdiak oso berdinduak aurreikusten dira. Bertan Buzarnescu (213 WTA) vs Olga Sáez; eta Tessah Andrianjafitrimo (261) frantziarra vs Renata Zarazúa (293) mexikarra izango dira.
Banakakoan ez dugu euskal ordezkaririk. Juan Lizariturryk Jordi Samper Monatanren aurka galdu zuen bi setetan.

Ostegun honetan ospatu dira Getxoko Nazioarteko Tenis Torneoko final laurdenak. RC Jolasetan ospatzen ari den Txapelketa hau nazioarteko WTA eta ATP rankingetarako baliogarria da. Iazko irabazlea den Ricardo Ojedak (223 ATP) hiru setetan galdu du Ivan Ghakov errusiarraren aurka 7-5, 6-7 eta 4-6 eta ezingo du “Aixerrota” titulua berretsi. Partiduak hiru ordu eta erdiko iraupena izan zuen eta kalitate handiko tantoez gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. Ghakovek Carlos Tabernerren aurka jokatuko du orain, Miguel Semmler-i erraz irabazi ondoren.

Beste finalerdia Jordi Samper-Montana (300) bigarren serie buruak jokatuko du Juan Lizariturryri 7-5 eta 6-4 irabazi ondoren. Aurrean Bernabé Zapata izango du. Valentziarra momentu onean aurkitzen da orain bi aste Alemanian irabazi eta pasa den astean Bakion finalerdietara iritsi ondoren. Zapatak Pedro Martínez Portero (295) kanporatu zuen final laurdenetan 6-2 y 6-4 partidu biribil batean.

ANDRIANJAFITRIMO-ZARAZÚA ETA SÁEZ-BUZARNESCU, FINALERDIAK EMAKUMEZKOETAN

Emakumezkoetan Mihaela Buzarnescu (213 WTA) errumaniarrak Paula Badosa espainiar promesa handiari irabazi zion hiru setetan eta ostiralean munduko rankingean 233. postuan dagoen eta Federazio Koparako Espainiak deitua izan den Olga Sáez espainiarraren aurka jokatuko du finalerdietan. Madrildarrak Naydenovari irabazi zion final laurdenetan.

Koadroko goialdean Tessah Andrianjafitrimo (261) frantziarrak eta Renata Zarazúa (293) mexikarrak partidu erakargarria jokatuko dute. Malgache jatorriko frantziarrak hiru setetan irabazi zion Lukacs hungariarrari. Amerikarrak maila oso altua erakutsi du txapelketan. Gaurkoan Glushko (234) israeldarrari irabazi dio eta atzokoan Khazaniuk-i (229).