DE BARA ETA KHAZANIUKEN PORROTEK GETXOKO TORNEOKO EMAKUMEZKOEN KOADRO IREKIA UTZI DUTE

Lizariturry getxoAsteazken honetan ospatu dira Getxoko Nazioarteko Tenis Torneoko final zortzirenak. RC Jolasetan ospatzen ari den Txapelketa hau nazioarteko WTA eta ATP rankingetarako baliogarria da. Emakumezkoen koadroko serie buruak ziren María Bara (202 WTA) errumaniarra eta Khazaniuk (229) israeldarra kanporatuak izan dira.

WTAko 290. postuan dagoen Renata Zarazúa Mexikarrak 6-1 eta 6-3 erraz irabazi dio Barari. Hegoamerikarrak, bosgarren serie burua den Glushko israeldarraren aurka jokatuko du final laurdenetan. Khazanjuk faboritoak ere ezin izan du arrera egin hiru setetan Lukacksen aurka galdu eta gero. Orain Tessah Andianjafitrimo, munduko rankingean 261. postuan dagoen tenislaria izango du aurrean.

GIZONEZKO KOADROAN SOPRESARIK EZ
Gizonezkoetan, lehendabiziko serie burua eta iazko irabazlea den Ricardo Ojedak (223 ATP) Ivan Ghakov (326) errusiarra izango du aurkari final laurdenetan. Cadiztarra erraz nagusitu zen Alejandro Artunedoren aurka 6-4 eta 6-0. Ghakocek 7-6 (4) eta 6-3 irabazi zion Romero de Ávilari.
.
Azken bi edizioetako azpi-txapelduna den Martínez Portero (295) Valentziarrak orain aste bate Bakioko finalerdiak jokatu dituen eta orain gutxi Alemaniako Futures irabazi duen Bernabé Zapata izango du aurrean final laurdenetan. Belaunaldi berdineko bi tenislari Valentziarrek partidu zabal eta erakargarria izango dute aurrean.

RC Jolasetako pistetan maila ona erakutsi ohi duen Carlos Tebernerek (303), eta Miguel Semmler (567) madrildarrak, oso berdindua aurreikusten den partidua jokatuko dute. Valentziarrak erraz irabazi zion Jaume Plari eta orain biharko partidua irabaztea du helburu orain bi urte jokatutako finalerdiak errepikatzeko.

Juan Lizariturry Donostiarrak hiru setetan Carlos Gomez Marbellarrari irabazita lortu zuen final laurdenetarako sailkapena. Hiru ordu luze iraun zuen partiduan.Orain bigarren serie burua den , Jordi Samper-Montana (300) izango du aurrean. Samper-Monatana Alberto Barrosori irabazita dator.

DE LA PUERTAK BANAKAKOA GALDU DU ETA FINALERDIETARAKO SAILKATU DA BINAKAKOAN

Emakumezkoetan, Luci de la Puertak ezin izan du atzoko erakustaldia errepikatu eta 6-4 eta 6-3 galdu du Aleksandrina Naydenovaren aurka. Jokalari Bulgariarra federazio kopako kirolaria da eta WTAko 290. postuan dago. Dena dela, jokalari Getxotarrak jokoan jarraituko du Binakako finalerdietan Aliona Bolsovarekin batera, beraien aurkari bat lesio baten ondorioz erretiratu eta gero. Bihar Naydenova Bulgariarra eta Andrea Gámiz Venezelarra izango ditu aurrean ostiraleko finalerako postu baten lehian.