LUCIA DE LA PUERTAK SUGNAUX SUITZARRARI (463 WTA) IRABAZI DIO GETXOKO 1. ERRONDAN

lucia de la puertapGetxoko Lucia de la Puerta Tenislariak WTAko 463. postuan den Tess Sugnaux suitzarrari irabazi dio gaur gabean, getxoko lurrezko pistetan jokatzen ari den Getxoko Nazioarteko Tenis Torneoko lehendabiziko errondan. 17 urteko kirolaria 1231. Postuan dago eta 6-1 eta 7-5 irabazi du partida on batean. Guztira 400 zaletu baino gehiago izan dira norgehiagokaz gozatzen.

“Partidu oso gogorra izan da. Ordenatuta hasi naiz jokatzen eta bigarren setean pixka bat behera egin dut, baina oso pozik nago. Berak oso sake ona zeukan eta potentzia askorekin jokatzen zuen baina aurre egiten jakin diot. Iaz erretiratu beharrean egon nintzen eta garaipen honekin arantzatxoa kendu dut. Hazten jarraitzeko beste pausu bat eman dut. Orain deskantsatu egin behar dut, izan ere bihar final zortzirenetako partida benetan gogorra daukat aurretik”, adierazi du jokalari bizkaitarrak.

Bihar Aleksandrina Naydenova (290 WTA) bulgariarra izango du aurkari final zortzirenetan. Federazio Kopako jokalaria da eta 13:30etan jokatuko dute. Arratsaldez bikotekako finala jokatuko du Aliona Bolsovaren aurka.