FABORITOEK AURRIKUSPENAK BETE DITUZTE GETXOKO TENIS TORNEOKO ASTEARTEKO JARDUNALDIAN

Martínez PorteroAstearte honetan ospatu da 27.Getxoko Nazioarteko Tenis Torneoaren lehen errondako bigarren txanda. Txapelketa hau nazioarteko WTA eta ATP rankingetarako puntuagarria da. Bertan, faborito nagusiek aurreikuspenak bete dituzte eta bihar, asteazkena, ospatuko diren final zortzirenetako sailkapena lortu dute.

Gizonezkoetan 2016ko Bakio eta Getxoko torneoak irabazi zituen Ricardo Ojeda (223 ATP) cadiztarrak, Javier Barrancori irabazi dio 6-4 eta 6-4. Partiduak ia bi ordu iraun ditu eta bihar Alejandro Garcia izango du aurrean. Jordi Samper-Montanak (300) irabazi egin du David Vega bigarren setean erretiratu ondoren. Lehendabiziko setean 7-5 irabazi du eta bigarren errondan Alberto Barroso izango du aurrean.

Txapelketa irabazteko beste faboritoetako batek, Martínez Porterok (295) 6-2 eta 6-2 irabazi dio Edu Esteveri eta bihar Sergi Perez Contriren aurka jokatuko du final laurdenetarako txartelaren bila. Ivan Ghakov, Carlos Gómez-Herrera edo Bernabé Zapate faboritoek ere sailkatzea lortu dute.

BARA, KHAZANIUK, BUZARNESCU ETA OLGA SÁEZEK AURRERA EGIN DUTE
Emakumezkoetan ere ez zen sorpresarik izan WTA rankineko onenen artean, denek irabazi zutelarik. Aipatzekoa Maria Bara (211 WTA) errumaniarrak 2015eko Getxoko Torneoko garailea izan zen Bolsova espainiarraren aurka lorturiko garaipena. Zailago izan zuen Mihaela Buzarnescuk (213), izan ere 5-3 galtzen zihoala azken setean, bere aurkaria zen Estrella Candela espainiarra erretiratu beharrean izan zen bero kolpe batek jota.

Khazaniuk (213) israeldarrak ez zuen arazorik izan Zeballos bolibiarraren aurka eta orain gutxi Federazio Kopa Espainiarekin jokatzeko deitua izan den Olga Sáezek Lucía Marzali irabazi zion. Tita Torró ere erretiratu egin zen Paula Badosaren aurka, lehen seta 6-0 galdu ondoren.

LIZARITURRI AURRERA, ARÍSTEGUIK GALDU EGIN DU ETA DE LA PUERTA JOKATZEN ARI DA
Euskaldunen artean, Juan Lizariturryk bere lanak bikain bete zituen eta gizonezkoen banakako koadroan aurrera egin duen euskal ordezkari bakarra dugu Pokotilov errusiarrari 6-1 eta 6-0 irabazita. Emakumezkoetan Euskadiko Txapelduna den Mercedes Aristeguik 6-4 eta 6-3 galdu zuen partida gogor batean Anna Morgina (352 WTA) errusiarraren aurka. Euskaldunak gauzak zail jarri zizkion eta gogor lehiatu zuen.

Lucía de la Puerta Sugnaux (462) suitzarraren aurka jokatzen ari da une honetan eta set bat aurretik da 400 zaletu baino gehiagoren aurrean.

http://itfprocircuit.tennis-live-scores.com/scoreboard.aspx?tid=W-WITF-ESP-10A-2017