ROBERTO ORTEGAK IRABAZI DU OPEN KIROLETAKO TXAPELA

roberto ortega campeon Open kiroleta 2017Roberto Ortega (ATPko 356.) tenista madrildarrak irabazi du XXXIII: Open Kiroleta- “Bakioko Udala” saria. Torneo hau munduko ATP sailkapenerako baliogarria da. Finalean Alejandro Davidovich (215 ATP) Malagarrari irabazi zion 0-6, 6-2 eta 6-1, ordu 1 eta 34 minutuko iraupena izan zuen partiduan.

Lehendabiziko setean, Fuengirolako tenislari gazteak erraz irabazi zion Ortegari. Madrildarrak ezin izan zuen ezer egin, nahiz eta pare bat aldiz 40-0 aurreratu.

Bigarren setetik aurrera dena goitik behera aldatu zen. Madrildarrari jokaldiak ateratzen hasi zitzaizkion. Gauzak horrela Ortega 3-1 aurreratu zen. Momentu horretan Davidovich-i artatzeko fisioterapeuta sartu zen baina horrek ez zuen Roberto Ortegaren jokoa aldatu eta 6-2 nagusitu zen.

Azken setean Davidovich saiatu bazen ere, ez zen gai izan Ortegari gailentzeko. Madrildarrak tenis oldarkorra erakutsi zuen eta erraz dominatu zuen, partidua 6 eta 1ekoarekin itxiz.

Gauzak horrela, Roberto Ortegak garaipena eskuratu du bere bederatzigarren parte-hartzean. Aurreko torneo batzuetan finalerdietarako sailkapena lortua zuen. Davidovichek arazo fisikoak erakutsi zituen, azken asteak txapelketez lepo izan ondoren. Besteak beste Roland Garros Juniorreko finalerdiak eta Palma del Rioko finala jokatu ditu. Londresera Wimbledoneko torneoa jokatzera bidaiatu aurretik aste batzuetan atseden hartzeko aukera izango ditu.

“Titulua irabazi izanagatik oso pozik nago, baina baita maldan gora jarri zaidan partiduari buelta eman diodalako. 40-0ekoarekin birritan galdu dut eta hori ez da normala. Nire familia berton zegoen eta Bakio oso berezia da niretzat. Horrek borrokan jarraitzeko indarrak eman dizkit. Davidovich oso gogor hasi da baina bigarren setean nire jokoa erakutsi ahal izan dut. Nire ideia borrokan jarraitzea izan da eta orain ATP puntuak gehituz jarraitu nahi dut US Openean sartzeko “, adieraziko du jokalari Malagarrak.

Honela eman zaio 9 egunetan ospatutako Bakioko “Futures 25.000$” txapelketa honi, Roberto Ortega Kiroleta Klubeko pista zentraleko nagusi eginez.