BIHAR HASIKO DA GETXOKO TORNEOA, BANAKAKO KOADROAN AZKEN ORDUAN IZANDAKO SARRERA GARRANTZITSUEKIN

ojeda 1Astelehenean abiaraziko da 27. Getxoko Nazioarteko Tenis Txapelketa. Lehiaketa hau Nazioarteko WTA eta ATP rankingetarako baliogarria da. Txapelketa Astelehenetik Larunbatera ospatuko da Neguriko RC Jolasetaren zelaietan.

Aurtengo edizio honek, “Futures 25.000$” mailara emandako saltoari esker, bere historiako kartelik onena erakutsiko du. Igoera honi esker 300 ranking mailako izen emateak izan ditu azken astean.

Horrela, adibidez Ricardo Ojeda (223 ATP), 2016an Bakio eta Getxoko irabazle izandakoa, azken orduko partaidea dugu, antolakuntzaren partetik jasotako gonbidapenaren ostean. Ojeda, pasa den astean Wimbledonen aurreko fasea jokatzetik dator, eta aurrean maila ona erakutsi duten hainbat gazte izango ditu, besteak beste azken bi edizioetako azpi-txapelduna den Pedro MArtinez Portero (305), Jordi Samper-Montana (301), Carlos Taberner (303) edo Ivan Ghakov (324) errusiarra.

Berdina gertatzen da emakumezkoetan, non Grand Slameko azken koadroetan esperientzia duten jokalariak izango dira, besteak beste munduko rankingeko 150 postuaren azpitik izan diren Irina Maria Bara (211 WTA) eta Mihaela Buzarnescu (213) errumaniarrak, , Khazaniuk (213) israeldarra edo ‘Tita’ Torró (258) espainiarra,Munduko 47. Izandakoa eta Mundu mailako tenis txapelketetan esperientzia handia duena, Olga Sáez (232), edo Julia Glushko, WTAko 79. Izandakoa.

Euskaldunak ere izango dira torneo garrantzitsu honetan. Lucía de la Parte bizkaitarra eta Mercedes Aristegi bertan izango dira. Lucia WTA rankingean dagoen jokalari bizkaitar bakarra dugu eta Mercedes Euskadiko Txapelduna. Asteartean final zortzirenetarako sailkapena jokatuko dute TESS Sugnaux (463) suitzarraren eta Anna Morgina (352) Errusiarraren aurka urrenez urren. Pasa den urtean taldekako Espainiako Kadete mailako txapeldun bilakatutako RC Jolasetako jokalari biek puntuak batu nahi dituzte, partidu hauetarako leporaino betetzen den zelaian.

Gizonezkoetan, Diego Chavez Eusko-Bolibiarrak, maila absolutuko Euskadiko Txapelduna eta ATPko sailkapena duena, izango da euskal ordezkaria eta bigarren txandan Alejo Vilaro argentinarraren aurka jokatuko du. Ezin dugu ahaztu Juan Lizariturry (796), asteartean Pokotilov errusiarraren aurka jokatuko duen tenista donostiarra.