I.JUNIOR MAILAKO ARRIGORRIAGAKO TENIS KLUBA TORNEOA

torneo nacional junior arrigorriakop
Pasa den astean I. Junior Mailako Arrigorriagako Tenis Kluba Torneoa ospatu zen Arrigorriagako kiroldegian.

Emakumezkoetan, Naia Uriarte, Euskadiko eta Bizkaiko Junior azpi-txapelduna, Maialan Morante, Kadete mailako Euskadiko Txapelduna eta Maialen Gamboa, Junior mailako taldekako azpi txapelduna izan ziren. Herriko kluba ordezkatzen izan zen Itxasne Berasategui Garro, Euskal-Napar-Errixoar-Kantabiarrean parte-hartze arrakastatsua izan zuelarik.

Gizonezkoetan Euskadiko Junior txapelduna den Mikel Lopez, Bizkaiko Junior txapelduna den Iñigo Torre eta Arrigorriagako Klubeko Jon Lapatza eta Alejandro Landeta izan ziren. Horiez gain, lurralde osoko eta inguruko autonomietako parte-hartzaileak izan genituen.

Pasa den asteazkenean Euskadiko tenis Federazioan eginiko zozketaren ondoren, koadroak ondorengo serie buruekin geratu ziren: Emakumezkoetan Naiara Uriarte (61. Estatuko rankingean eta Euskadiko eta Bizkaiko Junior azpi-txapelduna) da faborito nagusia Maialen Moranteren (123.estatuko rankingean eta Kadete mailako Euskadiko Txapelketa) atzetik. Gizonezkoetan Iñigo Torre (82. Estatuko rankingean eta Junior mailako Bizkaiko Txapelduna) da faboritoa Mikel Lopezen (117. Estatuko Rankingean eta Euskadiko Junior mailako Txapelduna) aurretik.

Emakumezkoetan Maialen Gamboak 4/6 6/1 eta 10/8 irabazi zion Naiara Uriarteri ezustean, izan ere serie buruak hirugarrenarekin galdu zuen. Gizonezkoetan Iñigo Torrek 7/5 5/7 eta 6/10 irabazi zion Mikel Lopezi. Aipatzekoa da parte-hartzaileek erakutsitako maila, nabari zen lurraldeko jokalari onenak bertan zirela eta Torneoan emandakoa emaitza estuetan agerian geratu zen.

Herriko parte-hartzaileei dagokionez, Itxasne Berasateguik Maialen Gamboa Torneoko txapeldunaren aurka galdu zuen. Jon Lapatzak lehenengo errondan galdu zuen eta Alejandro Landetak bigarrenenean. Ikusleek bikain erantzun zuten eta partidu oso lehiatuez gozatu zuten. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesleei: Arrigorriagako Udala, Adidas, Prince, Bizkaiko Tenis Federazioa eta Fadura Tenis Klubari, Torneoan zehar eskainitako laguntza guztiagatik.