Arbitroen hitzaldi arrakastatsua Bizkaiko Tenis Federazioan.

charlas simBTF-ak hitzaldi arrakastatsua antolatu zuen Federazioak Miribillan duen egoitzan pasa den asteartetan, Maiatzak 30. Hitzaldia gure nazioarteko arbitroa den (siver badge) Iván Martínez Barredok eman zuen eta Eskola Kiroleko jokalarien eta Adinez Txikikoen Liga Federatuko jokalarien gurasoei eskainia izan zen. Horrez gain, tarte bat EAEko epaile titulatuei formakuntza eta instrukzioa emateko eskaini zen.

Bertaratutakoei zenbait gai eztabaidagarriei buruz eta lehiaketan zehar gertatzen diren egoera ezberdinei aurre nola egin eztabaidatu zuten. Horretaz aparte, Arautegiko funtsezko arau batzuk gogorarazi eta berritasun batzuk ere azaldu ziren.

Hemendik Iván Martínez Barredo zoriondu nahi dugu egindako lan onagatik eta bertaratutako guztiei bertaratzea eskertu nahi diegu, hurrengo bileretara gonbidapena luzatuz.