Ivan Martinez, Euskal Federazioko arbitroak “Silver Badge” TITULAZIOA jaso du Hamburgon

Mundu mailako Tenisa zuzentzen duten ATP,ITF,WTA eta 4 Grand Slamek, Silver Badge Referee titulazioa eman diote, egun hauetan Alemaniako Hamburgo hirian bukatutako ikastaroa gainditu eta gero. Honi esker, 29 urteko arbitroak Begirale edo Epaile Arbitro lanak burutzeko ahalmena izango dute aipatu erakundeek antolatzen dituzten nazioarteko torneo profesionaletan.

3. Mailako ikastaro hau, mundu mailako arbitrajean existitzen den gorena da (Urrezko mailara ez da ikastaro bat gaindituz ailegatzen, baizik eta arbitro ibilbidean lorturiko merituen ebaluazioaren ondoren), urtean birritan baino ez da antolatzen, kontinente ezberdinetan eta aurretik fase ezberdinez osoturiko hautaketa prozesu bat burutzen da, beraien ebaluazio eta nazioarteko esperientziak aztertuz.

Davis Kopa, Federazio Kopa, Grand Slamak, ATP eta WTA Torneoetan eta ITF Pro Zirkuitoan Epaile Arbitro batek izan ohi dituen zereginek eta arbitrajeetan ematen diren momenturik zailenen interpretazioa izan dira Hamburgon hautagai guztiek aurkitu dituzten probak.

Ivanek Nazio mailako Arbitro titulazioa lortu zuen Bilbon 2008. Urtean. Urte horretan bertan sortu ziren Kaialde eta Santurtzi Klubak. ITFko White Badge titulazioa 2012 bukaeran jaso zuen Londresen eta hortik aurrera ITFko Senior eta Junior Txapelketetan, Espainiako Txapelketetan edo Europako Federazioaren Txapelketetan Epaile Arbitro lanak burutzen hasi zen. Denbora horretan euskal arbitroen formakuntzan lagundu eta bertoko torneoekiko konpromisoa erakutsi zituen. an Euskal eta Bizkaiko Federazioen Gobernu eta Kudeaketa taldeetan sartu zen. 2016tik aurrera Europako Federazioko hartu-eman programako kidea izan da eta RFETko Espainiako Tenis Arbitroen Batzordeko aholkularia irakaskuntza eta arautegien arloan.

Ivan ingeniaria da, teniseko nazio mailako monitorea, Tiujar SLko kudeatzailea, Onura Publikorako izendatua izan den Kaialde Klubeko presidenteordea eta Zallako Landaberri Tenis Klubeko idazkaria. Ivan oso pozik agertu da lorpen berri onekin eta teniseko familiatik urte guzti hauetan jasotako babes guztia eskertu nahi izan du.