2017ko beteranoen bizkaiko txapelketa arrakastatsua

Federazio honetatik maila honek izandako harrera ona aipatu eta eskertu nahi dugu, normalean parte hartzaileen faltagatik burutzen ez diren probak ospatzeko arazorik izan ez dugulako.

Guztira 112 kirolarik eman dute izena banakako eta bikotekako mailetan.

Espero dugu, honi esker egutegiko beste txapelketetan ere jendea parte hartzera animatzea.

Finalak Martxoaren 26an ospatu ziren goizez.

Jorge Mir, Torneoko Zuzendaria, Maru Arias, Real Club Jolasetako presidenteordea eta Patxi Mintegui Federazioko kidea zoriondu nahi ditugu, Txapelketa antolatzen emandako laguntzagatik.

Carmen Ilarduyak, lehiaketak iraun dituen 11 egunetan egindako epaile arbitro lan bikaina ere nabarmendu nahi dugu.

Txapelketa amaitzean, Federazioak garaikur oroigarri bat eta motxila bat eman zieten finalista guztiei eta Rc Jolasetak otordu bat prestatu zuen bertaratutako guztiontzat.