LUCIA DE LA PUERTAK SUGNAUX SUITZARRARI (463 WTA) IRABAZI DIO GETXOKO 1. ERRONDAN

lucia de la puertapGaraipen honekin 5 puntu batu ditu eta orain urte betetik dagoen mundu mailako WTA sailkapenean aurrera pausu nabaria emango du.

“Partidu gogorra izan da. Ordenatuta hasi nahiz jokatze baina bigarren setean pixka bat behera egin dut baina oso pozik nago. Hazten jarraitzeko beste pausu bat da” adiera zuen De La Puertak.

• Bihar Aleksandrina Naydenova (290 WTA) bulgariarra izango du aurrean. Federazioko Kopako jokalaria da eta esperientzia du Australiako Irekiko binakako koadroetan. Partidua 13:30etan izango da Pista Zentralean.

TABERNER ETA GLUHSKOK BERE JOKOA ERAKUTSI DUTE GETXON SORPRESARIK GABEKO JARDUNALDIAN

taberner
Carlos Taberner (303 ATP) eta Julia Glushko (233 WTA) israeldarra izan dira jokoan hasi diren lehendabiziko serie buruak eta aurreikuspenak bete dituzte.Jardunaldia inolako sorpresarik gabe burutu da.

Bihar faborito nagusiaren txanda izango da,2016 irabazlea den eta ATPko 223. den Ricardo Ojedarena. Jardunaldi horretan ekingo diote txapelketari hurrengo serie buruek Pedro Martínezek (305), 2015 eta 2016ko azpitxapeldunak, Jordi Samper-Montana (301), Ivan Ghakov (324).Emakumezkoetan Irina Maria Bara (211 WTA), Mihaela Buzarnescu (213) errumaniarrak eta Khazaniuk (213) israeldarrak ere asteartean ekingo diote jokoari.

Euskaldunen artean nabarmentzekoa da Diego Chavez Euskadiko Txapeldunak Vilaro argentinarraren aurka izandako porrota. Bihar Mercedes Aristegui Euskadiko Txapeldunaren eta Lucia de la Puerta, Munduko rankingeko Bizkaitar bakarraren txanda izango da. Juan Lizariturry donostiarrak ere bihar abiaraziko du torneoa.

FABORITOEK AURRIKUSPENAK BETE DITUZTE GETXOKO TENIS TORNEOKO ASTEARTEKO JARDUNALDIAN

Martínez PorteroGizonezko koadroan ez da sorpresarik izan eta Ricardo Ojeda (223 ATP), Pedro Martínez (295) eta Jordi Samper-Montana (300) Taberner (303) eta Ghakov (324) sailkatuei batu zaie bigarren errondara pasatzeko.

Emakumezkoetan, Maria Bara (211 WTA)eta Mihaela Buzarnescu (213)errumaniarrak, eta Khazaniuk (213) israeldarrak final zortzirenetan izango dira Olga Sáez (232) espainiarrarekin batera.

ROBERTO ORTEGAK IRABAZI DU OPEN KIROLETAKO TXAPELA

roberto ortega campeon Open kiroleta 2017Getafeko tenislariak, lehendabiziko setean maldan gora jarri zaion partiduari buelta eman eta 0-6,6-2 eta 6-1 irabazi du bere maila eta esku ona zelai azkarrean erakutsi ondoren.