Fadura Tenis Kluba lehen mailara igo da

club tenis fadura“Pasa berri den Azaroaren 4 eta 5ean 2. Mailako Espainiako Txapelketa irabazi du Fadura Tenis Klubak Alacanteko Montemar Tenis Klubean. Era berean, Espainiako Txapelketako lehen mailarako igoera fasea ere ospatu zen.

Finalerdietan Club tenis Lleidari 5-2 irabazita finalera pasatzea lortu genuen. Emaitza ikusita badirudi kanporaketa erraza izan zela baina errealitatea guztiz kontrakoa izan zen.

Binako berdinketarekin, Diego Chavezek partiduko 4 bola altxa zituen Irigarayri irabaziz, biko bakarra irabazi behar izateak dakarrek abantaila garrantzitsuarekin. 7 orduko kanporaketa izan zen.

Finalean CT Onteniente izan genuen aurkari, Equalite-Ferrero akademiako jokalari guztiak bertan izan zirelarik. Kanporaketa hau ez dugu inoiz ahaztuko, izan ere 1-3 galtzen joan ondoren eta geratzen zen banakakoak set bat azpitik joan ostean.

Berriz ere Chavez buelta emateko gai izan zen, 3 ordu baino gehiago iraun zuen partiduan. Honi esker bikotekako partiduan 2-3 behetik geunden, gertatzen ziren biak irabazteko beharrizanarekin.

Bi partidu oso berdindu izan genituen, zeinetan Andoni Vivanco eta Jon Sanchezek osatzen zuten 2. Bikotyeak 4 set ball altxa zituzten 7-6 irabazteko. Bigarrenean break bat lortu zuten, set osoan zehar eusteko gai izan zirelarik, nahiz eta urrezko zenbait puntu defendatu behar izan.

8 ordu luzeko kanporaketaren ondoren, lehen mailara igotzeko eta Espainiako 8 klub onenen artean egoteko ametsa errealitate bihurtu zen guretzat. RFET erakundeak adierazi duen bezala “historikoa” izan da.